Errekapitulazioaren teoria Ernst Haeckel naturalista alemaniiarrak (aurretik beste batzuek ere teoria horren alde agertu baziren ere) 1866 urtetan sistematikoki jaso eta hortik aurrera zabaldu zuen izaki bizidunen garapenari buruzko teoria ebolutiboa da, darwinismoan oinarritua. Horren arabera ontogeniak (organismo indibidualen garapen biologikoa) errekapitulatu egiten du filogenia (espeziearen garapen ebolutiboa). Adibidez, gizakiaren garapena enbrioi denetik gizakiaren eboluzioa jasoko luke: enbrioiak anfibio baten itxura luke, anfibioetatik gatozela erakutsiz, eta ondorengo garapen faseek ere eboluzio horren bilakaera jasoko lukete. Haurraren garapenak ere primateetatik gatozela adieraziko luke, haurrak zuhaitzetara igotzeko joera ikusita besteak beste. Egun, errekapitulazioarne teoria guztiz baztertuta dago, pseudozientziatzat hartzen da, giza enbrioiaren kasuan esaterako, ez baitago inongo oinarririk esateko espezie arbaso batekin antzekoa denik esateko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, recapitulation theory; gaztelaniaz, teoría de la recapitulación.
Loturiko artikuluak
Etiketatze-teoriaEtiketatze-teoria edo etiketatze sozialaren teoria 1960eko hamarkadatik aurrera garatutako teoria soziologikoa da, desbideratze sozialaren jatorria eta fokoa ekintzan bertan baino, gehiengo sozialek ezarri eta inposatu egiten dituzten ohitura eta arauetan…
Kontingentziaren teoriaKontingentziaren teoria sistema eta fenomeno sozialen antolakuntza eta funtzionamendua kontingentea dela baieztatzen duen teoria da, beraz ez absolutua edo beharrezkoa. Horren arabera, erakunde eta beste sistema sozialak inguruneko kondizioen…
Dependentziaren teoriaDependentziaren teoria, mendekotasunaren teoria edo menpekotasunaren teoria garapena eta azpigarapena zentro edo herrialde garatuen eta periferia edo herrialde azpigaratuen artean dauden dominazio edo mendekotasun harremanen ondorioak direla baieztatzen…