Aretoko politika edo saloiko politika politikariek eta bestelako eragileek euren artean modu pribatuan izaten duten jarduna da, instituzio politikoetatik kanpo baina haietako erabakiak osatu, adostu eta finkatzeko asmoarekin.…
Politikan, erregulazioa gobernu-arlo jakin batean arauak sortu eta indarrean jartzea da, arlo horretan izan daitezkeen arazoak eta disfuntzioak arindu eta finean konpontzeko. Adibide garbi bat trafikoa da, ezinbestekoa baita zirkulatzeko arauak ezartzea, trafikoa bideratu, arindu eta istripuak saihesteko. Ekonomian, erregulazioa ekonomikoaren aldeko eta aurkakoen arteko eztabaida bizia da: desregulazioak (erregulazio eza edo erregulazio malgua) merkatu askea garatu eta baliabideak modu efizienteagoan esleitzen dituela irizte dute liberalek; sistema kapitalistak sortzen dituen arazoak konpontzeko, erregulazio gogorraren aldekoak dira interbentzionistak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, regulación.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.