Palinpsestoa antzinako eskuizkribua da, aurreko idazki bateko aztarnak atxikitzen dituena, papiroa edo pergaminoa probestearren aurreko idazki hori ezabatu zelako. Bereziki Erdi Aroan garatu zen praktika izan zen, papiroa…

Liburutegietan, erregistro bibliografikoa liburu, dokumentu edo bestelako unitate bibliografiko baten deskribapen bibliografiko zehatza da, kokapena (signatura topografikoa) eta sarbide puntuak ere zehazten dituena. Txartel fisiko batean idazten denean, fitxa bibliografikoa deitzen zaio. Liburutegi bateko erregistro bibliografikoen multzoa katalogo bibliografikoa osatzen dute. Batzuetan, erregistro bibliografiko terminoaren sinonimo moduan idazpen bibliografiko terminoa erabili da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.