Erregionalismoa


KategoriakPolitika

Erregionalismoak estatu baten barruan erregio edo eskualde jakin baten berezitasun eta interes partikularren sustapena eta defentsa baieztatu eta garatzen duten mugimendu politikoak dira, estatu osoaren interesei kontrajarrita gehienetan. Horretarako, erregionalismoaren estatuaren barruan duen garapen historiko, kultura eta garapen ekonomikoaren bereizgarrietan oinarritzen du bere ideologia. Normalean, estatuko indar politikoekin lankidetzan aritzearen alde egiten dute, baina, haien babesaren truke, beren lurraldeen aldeko politikak edo pribilegio partikularrak eskatzen dituzte. Erregionalismoak, printzipioz, ez du estatuarekiko haustura politikoa lortu nahi bere subiranotasuna edo independentzia aldarrikatzeko, haren batasuna onartzen du, baina bere egitate diferentziala berretsiz. Hala ere, erregionalismoaren muturreko agerpenek sarritan nazionalismoa eta ondorioz estatu zentralarekiko erabateko independentzia bilatzera eramaten dute.

Mugimendu eta alderdi politiko erregionalistak, batzuetan autonomistak ere deitu izan direnak, ohikoak izan dira Espainiako historia politiko garaikidean, penintsulako kultura eta eskualde geografiko eta ekonomikoen aniztasuna dela eta, eskualde periferikoetan intentsitate handiagoarekin, hala nola Katalunia, Euskadi, Nafarroa, Galizia, Andaluzia eta Kanariar Uharteetan.
242 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.