Marko juridikoa edo marko normatiboa, erregimen juridiko edo normatiboa ere deitua, arlo jakin bat erregulatu edo arautu egiten duten lege eta arauen multzoa da, ordenamendu juridiko jakin baten baitan, aspektu juridikoez gainera aplikatu beharreko arau eta prozedura teknikoak ere biltzen dituena. Adibidez, adopzioaren erregimen juridikoa, adopzioa erregulatzen duten arauen multzoa da, zuzenbide zibiletik nahiz administratibotik.
Loturiko artikuluak
Segurtasun juridikoaSegurtasun juridikoa pertsonak, fisikoa, nahiz juridikoa, agintari politikoek eta administrazio publikoek euren eskubideak bermatzen dituztelako ziurtasuna da, eta legeak ezarritakoaren arabera jokatuko dela beraiei dagokienean, baimenduta eta debekatuta…
Ondasun juridikoaOndasun juridikoak zuzenbideak babestu eta eskubideen objektu diren errealitateak dira, materialak zein immaterialak. Horrela, ondasun juridikoak dira, jabetza pribatua orokorrean, bizitza, osasuna eta askatasuna besteak beste. Beste hizkuntzetan:…
Ordenamendu juridikoaOrdenamendu juridikoa herrialde batean eta garai jakin batean indarrean dauden arau juridikoen multzoa da. Espainian, ordenamendu juridikoaren iturriak dira legea, ohitura eta zuzenbidearen printzipio orokorrak. Ordenamendu juridikoaren ikuspegi…