Geriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…

Ruandako errefuxiatuak, Zairen.
Errefuxiatuak, gerratik edo euren herrialdetan pairatzen duten jazarpen edo indarkeriatik ihesi, euren herrialdeko mugak zeharkatu eta atzerrian babes bila dabiltzan pertsonak eta familiak dira. Ihesi doazen errefuxiatu kopurua handia egoera humanitarioa larrian bizi denean, errefuxiatuak errefuxiatu-eremu izeneko esparru edo azpiegituretan kokatzen dira, non oinarrizko zerbitzuak ematen zaizkien , haientzako soluzio iraunkorra aurkitu arte.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, refugees; gaztelaniaz, refugiados.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.