Antitesiari buruz figura erretoriko gisa jakiteko, ikus Antitesia (erretorika). Filosofian, antitesia baieztapen (tesi) bati egiten zaion ukapen, errefutazio, kontraetsenplu edo salbuespena da, tesia faltsutu edo gezurtatzeko erabiltzen dena.…

Errefutazioa baieztapen, konklusio, argudio edo teoria bat faltsua edo okerra frogatu edo erakusten duen argudio edo froga da. Hizkuntzalaritzan, baieztapen bati buruzko desadostasuna adierazteko erabiltzen den esaldia ere bada. Bi motako errefutazioak bereizten dira: errefutazio zuzena, ukatzen den baieztapenaren oinarri edo premisen aurkakoa ("ariketa ondo egin dut, beraz gainditzea merezi dut", ariketa ongi egina ez dagoela eta ondorioz ikasleak ez duela gainditu behar adieraztean); eta zeharkakoa, baieztapenak dakartzan ondorioengatik ukatzen duena (adibidez, marihuana baimentzearen aurka, kontsumitzaileengan ekar litzakeen osasun-arazo larriak aipa daitezke). Logikan erabiltzen diren beste errefutazio mota batzuk reductio ad absurdum edo absurdoraino txikitzea (maiz matematikan erabilia) eta kontraetsenpluak dira.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, refutación; ingelesez, refutation.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.