Erreflexibitatea (soziologia)


KategoriakSoziologia

Soziologian, erreflexibitatea subjektuaren eta gizartearen artean dagoen erlazioa erreflexibo edo zirkularra aztertzen duen propietatea da. William I. Thomas and Dorothy Swaine Thomas soziologoek planteatu zuten lenen aldiz 1928an urtean, subjektuek egoera batzuk egiazkotzat hartzen badituzte, azkenean horren ondorioak ere egiazkoak izango direla baieztatuz, eta geroztik horren inplikazio epistemologikoak eztabaidagai izan dira soziologoen artean, soziologia eta beste gizarte zientziak objektiboak edo neutralak diren kolokan jarriz, zientzia horiek oinarri edo eredu jakin batzuetatik abiatzen direlako, azkenean indarturik ere ateratzen direnak. Erreflexibitateak gizartea nork eratzen duen eta nola eragiten duen agertzen du beraz.

Esan liteke beraz, erreflexibitatea autobetetako profeziaren propietatea dela. Horren arabera, subjektuek, maila mikroan, errealitate bat sortzen dute, beraien asmo, gogoeta eta interpretazioekin, baino errealitate horrek, maila makroan, bizitza propioa hatu eta subjektuak eragiten ditu berriz, hasiera batean sortu zuten errealitate hori indartuz. Erreflexibitate-maila desberdinak dira: badira subjektu eta eragileak beren posizio indibidualetatik gizarte osoa eragiten dutenak, eta beste batzuk testuinguruarekin harreman lausoagoa dutenak, eta"euren burbuilaren baitan" geratzen direnak.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, reflexivity; gaztelaniaz, reflexividad.

 

256 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.