Erredukzionismoa


KategoriakFilosofia

Erredukzionismoa fenomeno edo entitate baten ezagutzara horren elementuak eta horien arteko erlazioak soilik aztertuz heltzen dela aldezten duen ikuspuntu epistemologikoa da; adibidez, fisikalismoa, non fenomeno psikologikoak era fisiologikoan soilik aztertzen diren; mekanizismoa, sistema baten funtzionamendua kausalitate hutsaren bitartez azaltzen duena, logizismoa, non matematika guztia termino logikoetan azaldu nahi den, eta atomismoa paradigma erredukzionistak dira. Erredukzionismoaren aurka emergentzia fenomenoak aipatzen dira, sistema bateko osagaietatik haraindi azaltzen direnak eta holismoaren ikuspuntutik azaldu behar direnak, fenomenoak bere osotasunean aztertuz. Adiera arruntean, erredukzionismoa fenomeno bat era sinpleegian azaltzeari deritzo, hala nola analogia erabiliz.

185 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.