Errebeldia gizarteak inposatzen dituen arau eta balioen aurka altxatu eta askatasunez jokatzen duen jarrera indibidual edo kolektiboa. Bereziki gazteei egozten zaien etiketa da, haiek moraletik inposaturiko guztiarekin talka egiteko duten berezko joera dela eta, nahiz eta gazteek beraiek ere ezduten garbi zer bilatzen duten jarrera horrekin; hortik dator, hain zuzen, kausarik gabeko errebelde esamoldea. Jatorrian, errebelde bellum latinezko hitzetik datorren hitza da eta agintarien aurka bortxaz altxatzen dena adierazten du, eta gaur egun adiera hori ere atxikitzen du, erregimen politiko baten aurka armaz altxatu eta borrokatzen dutenak izendatzeko.
Loturiko artikuluak
Aurrerakoia eta atzerakoiaPertsona eta horien ideia, iritzi eta pentsamoldeari buruz, aurrerakoia gizarte aldaketen, aurrerabidearen eta progresismoaren aldekoa dena da. Termino lausoa izan arren, orokorrean eskubide zibilen, aberastasunaren banaketaren, zerbitzu publiko…
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…