Idoloak Jainkotzat hartu edo Jainkoak balitra bezala tratatzen diren objektu eta pertsonak dira; idolatria, berriz, idoloen gurtza da, adiera gaitzesgarrian, idoloa Jainko faltsua dela irizten denean. Idolatria gaitzetsi…

Errebelazioa, agerkundea edo goi agerkundea Jainkoak komunikatzen duen egia erlijiosoa da, naturaz gaindiko bitartekoak baliatuz, gerora idatzirik eta irakaspenez jaso eta fedea dutenen artean zabaltzen dena, maiz idatziz, hala nola Biblia eta Koran liburu sakratuetan. Gehienetan, Jainkoaren eta gizakiaren arteko harremanari, munduaren patuari eta gizakiaren salbamenari buruzko mezuek osatzen dute Errebelazioa, eta horrela erlijioaren oinarri eta funtsa osatzen dute. 1
Adiera arruntean, pertsona batek errebelazioa jasotzen du, ezkutukoa zen egia bat-batean argi azaltzen zaionean.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.