Errealitate birtuala


KategoriakFilosofia

Errealitate birtuala (birtuala, irreala edo itxurazkoa dena) software edo programa informatikoek sorturiko simulazio interaktiboa da, non erabiltzailea neurri batean edo guztiz murgiltzen den, simulaziotik eragindako estimulu artifizialei esker, errealitate itxurazkoa sortuz. Errealitate birtual hori errealitate paralelo bat izan daiteke, errealitate fisiko baten sistemaren islada edota bizitza sozial eta pertsonaleko prozesu soziologiko edo psikologiko baten garapena alegia, betiere egiazko sistema edo prozesuen elementu nagusiak irudikatuz eta garatuz eta batzuetan beste batzuk gehituz. Errealitate birtual edo fiktizioak, mundu fisikoan existitzen ez diren sistema eta mundu osoak garatzeko ere erabil daiteke, hala nola bideojokoetan.

Ikus, gainera

 


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Errealitate birtuala"; Gizapedian, 20 urria, 2018, /errealitate-birtuala/.
213 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.