
Errazionamendurako jende-ilara, Ameriketako Estatu batuetan, Bigarren Mundu Gerran zehar.
Errazionamendua edo errazionatzea, produktu edo gai baten eskasia dagoenean haiek eskuratu eta kontsumitzeko ezartzen den murrizketa neurria da, haien iraupena luzatu edo ahalik eta esku gehienetara hel daitezen. Bereziki eskasia, gerra, hondamendi eta blokeo garaietan gertatzen den egoera da. Espainian, erregimen frankistak errazionamendua ezarri zuen 1939tik 1952ra, errazionamendu-kartilla direlakoak banatuz jendartean, premiazko produktuen eskasia dela eta, populazio osoaren elikadura bermatzeko.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Errazionamendu-kartillaErrazionamendu-kartilla, munduko hainbat tokitan, Espainian 1939tik 1952ra, frankismoaren hasierako garaian, errazionamendua kudeatzeko banatzen den kartilla edo liburuxka bat, pertsona edo familia bakoitzari dagokion premiazko elikagaietarako kupoiak dituena. Familiako…
Ekonomia estatikoa eta ekonomia dinamikoaEkonomia estatikoa denbora kontuan hartzen ez duten eredu ekonomikoen ikuspuntua da. Ekonomia dinamikoak, berriz, aldaketa ekonomikoak nola gertatzen diren aztertzen du, orekara heldu arte. Beste alde batetik, ekonomia…
EstraperloaEstraperloa Espainian 1936-39 gerra zibilean eta gerraostean zabaldu zen merkatu beltza eta kontrabandoa izan zen, errazionamenduagatik eta erregimen frankistak jarritako beste trabengatik eskuratu ezin zitezkeen oinarrizko gai eta…