Ermandade Santua (gaztelaniaz, Santa Hermandad) XIV. mendean Isabel Katolikoak Gaztelako Erreginak sorturiko miliza edo talde armatua izan zen, kofradia mdouan eratua, delikuentziaren aurka aritzeko sortua. 1476 sortu zen, ordura arte ziharduten tokiko ermandadeak bilduz eta 1834 urtera arte iraun zuen. Kontzeju edo herriek ordaintzen bazuten ere, monarkaren agintaritzapean zeuden eta hain zuzuen ere haren boterea sendotzea lortu zuten, ordura arte segurtasunaren ardura zuen tokiko nobleziaren kaltetan. Hasiera batean gogor aritu baziren ere, mendeetan zehar haien eraginkortasuna galtzen joan ziren; hain zuzen ere, maiz berandu heltzen ziren delikuenteak harrapatzeko, eta hortik dator gaztelaniazko "A buenas horas, mangas verdes" esaldia, ermandadeko kideek janzten zuten uniformeari erreferentzia eginez.
Loturiko artikuluak
Konskripzioa eta konskriptoakKonskripzioa, soldadutza eta soldaduska ere deitua, (latinezko conscriptus hitzetik, "soldaduen zerrendan dagoena") estatu bati herritarrek egin beharreko zerbitzu militarra da, gehienetan soldadu huts moduan. Konskriptoak soldadu gisa zerbitzu…
Aro Garaikidea eta Historia GaraikideaAro Garaikidea eta horren historia, Historia Garaikidea alegia, XVIII. mende bukaeratik mundu osoan izan diren iraultza politiko, ekonomoiko, zientifiko, teknologiko eta demografikoak biltzen dituen aro historikoa da, Aro…
Aliantza SantuaAliantza Santua Frantziako Inperio Napoleonikoa garaitu zuten herrialdeek osatu zuten aliantza militarra izan zen, 1814ko Vienako Kongresuan proposatu eta 1815ean osaturikoa. Horien helburua liberalismoaren aurka indarrak batzea izan…