Apostolatua, apostolutza (apostolu hitzetik, apostoluek egiten zuten lanaren hedaduraz) edo zabalkundea kristau erlijioa irakatsi eta fedea zabaltzeko egiten den edonolako lana da, hala nola apaizak eliztarrekin egiten duena,…

Erlikia santu edo beneratu egiten den pertsona zendu baten gorpuzkia edo hark ukitu edo erabilitako objektua da. Adibidez, erlikiak dira Izara Santua, Kristo hila estali zuen ustezko izararen zatia alegia, edo Kristoren elorrizko koroa, Pariosko Notre Dame elizan gordetzen dena. Hedaduraz, erlikiak dira baita ere antzinatik gordetako edonolako objektu eta aztarna, garai bateko testigantza ematen duena.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.