Etikan, intelektualismo morala edo intelektualismo etikoa gaizki jokatzen dutenak ezjakinak baino ez direla baieztatzen duen teoria filosofikoa da, pertsonak onak edo txarrak direlako ideia baztertuz aldi berean. Intelektualismo…

Erlatibismo moralak ona eta txarra zer den ezartzeko printzipio unibertsalik ez dagoela baieztatzen du. Horren arabera, ona edo txarra zer diren edo zehatzago ona edo txarraren egiatasuna kultura, gizarte eta subjektu batetik bestera aldatzen da (ikus, gainera, erlatibismo kulturala), kasu guztietan tajuzko argudioak erabiliz gainera. Hain zuzen ere, morala gizarte batean onartzen diren jokabide-printzipioen multzoa dela adierazten denean, inplizituki erlatibismo morala onartzen ari da. Erlatibismo moralaren aldeko argudio nagusia errealitate morala bera da, kultura batetik bestera aldatu egiten direlako printzpio moralak (emakumeen abalazioa zuzena gizarte batzuetan, eta gurean berriz, guzti gaitzesgarria). Argitu behar da, ordea, gizarte bakoitzak bere printzipio moral propioak dituela baieztatzeaz gainera, erlatibismo moralak baieztatzen duela gizarte bakoitzarentzat bere printzipio moralak benetan direla egiazkoak (eta besteenak, desberdinak direnean, faltsuak).
Beste hizkuntzetan: ingelesez, moral relativism, gaztelaniaz, relativismo moral.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.