Estatistikan, eremu kritikoa edo eskualde kritikoa hipotesi bat baztertzera daramaten estatistikoaren balio guztien multzoa da, balio kritikoa mugatzen duena, adierazgarritasun-maila baterako. Adibidez, lote bateko 20 pieza aztertuta, akastunak 1…
Argazkilaritzan, eremu-sakonera argazkian enfokatuta eta beraz argi eta garbi ikusten diren espazioko puntuen tartea da. Argazkiaren konposizioa egiteko oinarrizko faktorea da: argazkian erakusten den guztiaren ikuspegi zabal eta argia eduki nabhi bada, paisaia bat irudikatu nahi dugunean esaterako, eremu sakonera handia erabiliko da; berriz, argazkiak hartzen duen planoan, objektu bakar batean zentratu eta inguru guztia difuminatu edo lausotuta erakutsi nahi denean -intsektu bat, atzealdeko landare artean, irudikatu nahi denean, adibidez-, eremu sakonera txikia erabiliko da. Eremu sakonera kontrolatzeko faktore asko daude, baina funtsezkoena diafragmaren irekiera da: irekiera (f/ ikurraren ondoren agertzen den zenbakia) zenbat eta handiagoa izan, eremu sakonera orduan eta txikiagoa izango da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, depth of field; gaztelaniaz, profundidad de campo.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.