Estatistikan, eremu kritikoa edo eskualde kritikoa hipotesi bat baztertzera daramaten estatistikoaren balio guztien multzoa da, balio kritikoa mugatzen duena, adierazgarritasun-maila baterako. Adibidez, lote bateko 20 pieza aztertuta, akastunak 1…

Eremu Ekonomiko Esklusiboa edo Ekonomia Eremu Esklusiboa herrialde batek bere kostaldetik abiatuta itasoko eremuan baliabide naturalak (arrnatza, energia iturriak, ...) ustiatzeko duen subiranotza eta eskubidea da. Itsasoko Zuzenbideari buruzko Nazio Batuen Konbentzioaren arabera, Eremu Ekonomiko Esklusiboa oinarriko lerrotik abiatuta (hots, marea beherako lerrotik) 200 itsas miliako (370 kmko) zabalera du. 200 itsas miliako zabalerako banda hauek solapatzen direnean, puntu jakin bateko eskubide ekonomiko esklusiboa gertuen dagoen herrialdeari dagokio.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, economic exclusive zone; gaztelaniaz, zona económica exclusiva.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.