Estatistikan, eredu autorregresiboak aldagai kuantitatibo baten balioak aldagai horrek berak iraganean izandako balioen mendean, zorizko osagai batekin batera, jartzen dituen prozesu estokastiko bat da, parametroak estimatuta aurresanak egiteko erabiltzen dena. AR(p) notazioarekin adierazten dira,
izanik, denboran atzera kontuan hartzen diren iraganeko balioen kopurua. Adibidez, AR(2) prozesua honela definitzen da:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[X_t=c+\phi_1X_{t-1}+\phi_2X_{t-2}+\epsilon_t\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-3e2ed841a072a270f5d9920703466151_l3.png)
Eredu horretan bi atal bereizten dira: atal determinista edo finkoa, non estimatu beharreko parametroak
eta
diren, zorizko atala,
zarata zuriaren bitartez eratzen dena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, modelo autorregresivo; ingelesez, autoregressive model.
Loturiko artikuluak
Aldagai diskretuak eta aldagai jarraituakEstatistikan, aldagai estatistikoen artean aldagai diskretuak eta aldagai jarraituak (edo jarraiak) bereizten dira. Aldagai diskretuak balio isolatuak, banan-banan konta daitezkeenak, hartzen dituen aldagaiak dira, hala nola familiako anai…
KalifikazioaKalifikazioa pertsona, erakunde edo gertaera bati eskala kuantitatibo edo kualitatibo baten gainean ezartzen zaion puntuazioa da, bereziki kalifikatzen den horren gaitasuna edo egokitasuna erabakitzeko. Ebaluazioa baino kontzeptu murritzagoa…
Aldagai eta datu kualitatiboak eta kuantitatiboakEstatistikan, aldagai eta datu kualitatiboak edo kategorikoak (ikus, aldagai kategorikoak) elementu edo ikerketa-unitate batzuei buruz nolakotasun edo kualitate bat adierazten denean sortzen dira, kategoria edo modalitate zenbaitetan banaturik. Adibidez sexua…