
Kredituak:Zeus-Commons.
 
Erdialdeko Sistema edo Mendikate Zentrala iberiar goi-lautada zeharkatzen duen mendikatea da, iparraldeko goi-lautada eta hegoaldeko goi lautada bereizen duena. 600km inguruko luzera du, Guadalajata eta Soria probintzietatik Portugalgo erdi-mendebaldera, eta 30km-ko batez besteko zabalera iparretik hegora. Halaber, ia bere luzera osoan Tajo eta Duero ibaien uren banalerroa da. Paleozoikoan altxatu eta gero higatutako zokaloaren gainetik gertatutako alpetar orogeniaren ondorioz altxatuz zen. Mendikateko mendirik garaiena Almanzor da, 2.592m-koa. Bere luzeran zehar, Estrella, Gata, Gredos, Guadarrama eta Ayllón mendilerro nagusiak bereizten dira, besteak beste.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Sistema Central.
Loturiko artikuluak
Sistema hidrikoaSistema hidrikoa, elkarrekin harremanetan dauden ur baliabide eta erabileren multzoa da, modu dinamikoan lotzen direnak, denboran zehar ziklikoki edo modu errepikakorrean gertatzen diren transferentzia-prozesuen bitartez. Era horretan, baliabide…
 
 
Sistema jurídicoEn derecho, el sistema jurídico es el conjunto de normas jurídicas vigentes en un país o región, comprendiendo el ordenamiento jurídico junto con las instituciones y procedimientos que…
 
 
Iberiar goi-lautadaIberiar goi-lautada iberiar penintsulako erdialdean zehar hedatzen den goi-lautada zabala da, 400 000 km²-rekin penintsularen zati handia hartzen duena, batez besteko 650m garaieran. Iparretik hegora gutxi gorabehera erdibidean…