Eraso-sekzioak (Sturmabteilung, SA)


KategoriakHistoria

Eraso-Sekzioetako kideek juduen denden aurkako boikot kanpaina batean.

Eraso-Sekzioak (*Asaltoko Sekzioak) (alemanieraz, Sturmabteilung, labur SA; gazteleraz Secciones de Asalto izenarekin ezagunak), Alkandora Arreak ere deituak haietako kideek janzten zuten uniforme marroixkari erreferentzia eginez, Alemaniako alderdi naziaren milizia paramilitarra izan zen, 1921ean sortu eta 1945 urtera arte indarrean izan zena. Alderdiko segurtasun-indarra izateaz gainera, 1920ko hamarkadan zehar etsai politikoen aurkako indarkeria-ekintzak burutzeagatik nabarmendu ziren. 1923ko Munich-eko putschean izan zuten parte hartzeagatik alderdi nazia legez kanpo jarri zen, eta milizia paramilitarra ere desegin zen ofizialki, baina hortik gutxira berriz ere osatu ziren. Hitler boterera heldu zirenean 1933ean, Eraso-Sekzioetako buruzagia Ernst Röhm-ek botere handiagoa eskuratu nahi izan zuen ordurako 400.000 kide zituen miliziarentzat, eta Alemaniako Armadarekin talka egin zuen; aldi berean, Röhm-en erradikalismoak Hitler-en kontserbadurismoarekin ere talka egiten zuen. Hitler-ek ez zuen onartu alderdiaren barnean Alemaniako ordena zibila kolokan jartzen zuen horrelako buruzagi batek horrenbesteko boterea izatea, garai hartan bere gobernuko ministroa izan arren. SS talde paramilitar naziarekin tentsioak ere agerikoak ziren, SA miliziak bere kabuz jokatzen baitzuen, SS-ko kideek alderdiarekiko diziplina gauza guztien gainetik jartzen zuten bitartean. Gainera Röhm SA-ko beste buruzagi batzuekin batera konspirazio bat prestatzen ari zirelako zurrumurruak zabaltzen hasi ziren. Horiek horrela, 1934ko ekainaren 34an, Hitler-en aginduz SS-ko talde bat Röhm eta SA-ko kargu gorenak erail zituzten, Labana Luzeen Gaua deitu zen horretan. SA talde paramilitarra ez zen desagertu, baina bere rol politikoa guztiz bigarren maila batean geratu zen.

351 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.