Hizkuntza eranskariak, hitzak eta esaldiak morfemak edo esanahi minimoa duten hizkuntza unitateak erantsiz edo lotuz (lexemak beraien artean, eta aldi berean afixuak gehituz -aurrizkiekin eta atzizkiekin- ) eratzen dituzten haiek dira, modu egonkor eta aldaezin batean, lexema edo hitzaren erroa aldatu gabe. Hizkuntza eranskarien adibideak dira japoniera, suomiera eta baita euskara ere. Hizkuntza eranskariek hizkuntzen sailkapen morfologikoko kategoria bat osatzen dute, beste bi kategoriak izanik hizkuntza monosilabikoak (txinera, esaterako, silaba bakarreko hitzak elkartuz, inongo aldaketarik gabe), eta hizkuntza flexiboak edo malgukariak (ikus flexioa eta inflexioa), non erroak morfemekin eratu eta aldatu ere egiten diren, funtzio gramatikala zehazteko. Hizkuntza eranskarien eta flexiboen arteko diferentzia egonkortasunean (hizkuntza flexiboetan afixuak oso aldakorrak dira erroaren morfologiaren arabera, afixo edo morfema bakoitzak funtzio anitz burutuz aldi berean) eta hitzen luzeran (hizkuntza eranskarietan morfema asko elkartu dira, hizkuntza flexiboen aldean, zerbait adierazteko, morfema bakoitzak esanahi ta funtzio bakarra baitu).
Loturiko artikuluak
Normalizazioa, normalkuntza (hizkuntza)Hizkuntza-normalizazioa edo hizkuntza-normalkuntza hizkuntza baten arau estandarra (adibidez, euskara batua, euskararen kasuan) eratu (estandarizazioa, normatibizazioa) eta hizkuntzak bere eremuko arlo sozialetan erabilera orokor eta zabala eskuratzeko prozesu, erabaki…
Hizkuntza-jokoakHizkuntza-jokoak edo hizkuntza-jolasak hizkuntza gure artean erabiltzen ditugun testuinguruetako bakoitzean baliatzen diren erregela multzoak dira, hitzek eta esaldiek duten esanahi literaletik haratago. Ludwig Wittgenstein filosofoak asmaturiko terminoa izan zen,…
Hizkuntza naturalak eta hizkuntza formalakHizkuntza naturalak gizakiok gure arteko komunikazioan darabilzkigun hizkuntzak dira, hizkuntza horien erabilera sozialak berak eratzen joan direnak historian zehar, azkenean gramatika eta semantika jakin eta zehatzak ezarri edo adostu…