Hiztegian, eraldaketa hitzaren esanahi orokor eta arruntari buruz jakin dezakezu.
Eraldaketa-industria, eraldatze-industria edo industria eraldatzailea, lehengaiak edo beste industrietan ekoitzitako material eta osagaiak landuz produktu berriak ekoizten dituen industria-sektorea da, kontsumo-merkatura nahiz beste enpresetara zuzendua. Manufaktura ere deitzen zaio eta industria arina da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, industria de transformación, industria transformadora.
Loturiko artikuluak
Industria-birmoldaketaIndustria-birmoldaketa edo errekonbertsio industriala eskualde batean gertatzen den industria gainbeheraren ondorioz eta horri aurre egiteko, administrazio publikoetatik industria-sektore berriak sustatu eta industria zaharrak lehiakor bihurtzeko burutzen diren ahaleginen…
Oinarrizko industriaOinarrizko industria beste industrientzako gaiak eta produktuak ekoizten dituen industrien multzoa da, hala nola siderurgia eta petrokimika. Gehienetan, industria astunak dira, azpiegitura eta lehengai kopuru handiak behar izateaz…
Industria astuna eta industria arinaIndustria astuna beste industrientzat intsumoak ekoizten dituen industria da, bereziki lehengaiak prozesu fisikokimikoen bitartez eraldatu eta beste industrientzat prestatzen dituena. Lantegi eta azpiegitura handiak behar dituen industriak dira,…