Erabiltzailearen esperientzia (ingelesez, UX, user experience) erabiltzaile batek produktu edo zerbitzu batekin interakzioa duenean harengan sortzen duen pertzepzio positiboa edo negatiboa da. Bereziki gailu teknologko, webgune eta aplikazioetarako erabiltzen den kontzeptua da, erabiltzaileak gune edo aplikazioarekin duen fideltasuna handitze aldera. Hainbat faktore biltzen ditu, hala nola erraztasuna, baina baita ere irisgarritasuna eta atsegina izatea. Esperientzia hori hobetzeko aldez aurretiko diseinu bisuala eta interakzio-diseinua ezinbestekoak dira, zuzeneko probak, erabiltzaileekin elkarrizketak eta inkestak burutuz.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, experiencia de usuario.
Loturiko artikuluak
Interkonektibitatea edo konektibitatea (informatika)Agian konektibitate geografikoari buruz bilatzen ari zinen. Informatikan, interkonektibitatea edo konektibitatea ordenagailuek, bestelako gailu informatikoek eta orokorrean sare informatikoek Interneten edo beste sare baten bitartez elkarrekin konektatu eta…
Esperientzia (filosofia, epistemologia)Filosofian, eta zehatzago epistemologian, esperientzia ezagutza enpirikoa da, zentzumenetatik sentsazioen bitartez datorkiguna. Hala ere, esperientzia ez da sentsazio soila, baizik eta haratago doa, sentsazioak modu aktiboan jasotzen baititu,…
IntranszendentziaIntranszendentzia edo intraszendentzia gertakari eta jokabideen, finean bizitzaren beraren, hutsala, garrantzi edo adierazgarritasun eza da, finituak, mugatuak edo erlatiboak izateagatik, haietaz haratago ez baitago ezer. Bizitzaren intraszendentzia baieztatzean,…