Marka-esperientzia produktu edo zerbitzu baten kontsumitzaile erreal edo potentzial batek jadanik marka batek eta harekin sortzen diren interakzioak eragiten dizkion bizipen eta ondoriozko emozioen multzoa da, ondoren marka…
Erabiltzailearen esperientzia (ingelesez, UX, user experience) erabiltzaile batek produktu edo zerbitzu batekin interakzioa duenean harengan sortzen duen pertzepzio positiboa edo negatiboa da. Bereziki gailu teknologiko, webgune eta aplikazioetarako erabiltzen den kontzeptua da, erabiltzaileak gune edo aplikazioarekin duen fideltasuna handitze aldera, baino beste produktu eta zerbitzuetara ere zabaldu da. Hainbat faktore biltzen ditu, hala nola erraztasuna, baina baita ere irisgarritasuna eta atsegina izatea. Esperientzia hori hobetzeko aldez aurretiko diseinu bisuala eta interakzio-diseinua ezinbestekoak dira, zuzeneko probak, erabiltzaileekin elkarrizketak eta inkestak burutuz.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, experiencia de usuario.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.