Konfort-eremua pertsona bat ongi eta eroso sentitzen den egoera da, bereziki egoera hori kolokan jar dezaketen zirkunstantziek pertsonaren egonezina dakartelarik. Orokorrean, pertsona zoriontsu baten egunerokotasuna osatzen duten elementu…

Agian, hizkuntza baten hedadura-eremua bilatzen ari zinen.
Soziolinguistikan, erabilera-eremua hizkuntza jakin bat erabiltzen den gizarte bizitzako arloetako bakoitza da, betiere modu aktiboan gertatzen bada, hiztun edo erabiltzaileen arteko interakzioak sortzen baditu alegia. Gainera, erabilera-eremua hiztun jakin bat aktiboa den jasotzeko oinarrizko esparrua da. Orokorrean, erabilera-eremu hauek bereizten dira: eremu pertsonala (izan lagunartekoa izan familia), eremu profesionala edo lan-eremua, eremu akademikoa eta eremu publikoa (gizarteko harreman orokorrak). Horietako bakoitzean, erabilera-eremu zehatzagoak ezar daitezke; horrela, eremu pertsonalean, seme alabekin, amarekin, aitarekin, anai-arrebekin, bizilagunarekin eta lagunekin eremuak bereiz daitezke, eta eremu publikoan, saltegietan, bankuetan, osasun zerbitzu, herriko etxean, liburutegian eta administrazioan.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ámbitos de uso.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.