Errakuntza egindako hutsegitea edo jokabide desegokia da, zuzenak edo egiazkoak ez diren ondorioetara daramana. Enpresetan, errakuntzak erabaki desegokiak, galera ekonomikoak eta istripuak eragin ditzake. Errakuntzak saihestea da kalitate-sistema…
Erabateko kalitatea (ingelesez, Total Quality) 1980 eta 1990eko hamarraldietan kalitatearen kudeaketan zabaldutako paradigma da, kalitatea produktu bukatura mugatu eta horren ardura ekoizpen-prozesuaren gain uzten duen kontzeptua gailendu eta kalitatea enpresako arlo eta agente guztiengana zabaltzen duena, erakundeko eragile guzti-guztiak inplikatuz, bezeroaren asetasuna lortze aldera. Hori horrela, ekoizpen saileko ingeniari eta teknikoen ardura zen kalitate kontroleko saila gaindituta, Erabateko Kalitateak enpresaren zentroan jartzen du kalitatea eta lehen mailako sail gisa antolatu, etengabeko hobekuntzan oinarriturik. Egun normaltzat hartzen den erabateko kalitatearen filosofia hori berebiziko aldaketa ekarri zuen bere garaian, enpresetan ekimen berritzaile, ardura, berrantolaketa eta organigrama berriak ezarriz, langileen partaidetza bultzatuz eta enpresako sail guztiak koordinatuz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.