Erabakimen askea


KategoriakFilosofia

Kontsultatu baita ere aukeramen askea, terminoaren beste adierari buruz jakiteko.

Erabakimen askea edo aukeramen askea gizabanako bakoitzak bere bizitzari dagokionez aukeratu eta erabakitzeko duen ahalmen aske eta autonomoa da, bere borondate pertsonalean oinarrituta, horretarako arrazoia eta sena erabiliz edo bere interesetan oinarrituz. Norbanakoaren askatasunaren oinarrizko eta funtsezko alderdia da. Erabakimen askea gogoeta filosofikoaren objektu izan da historian zehar, batez ere determinismoaren arteko eztabaidarekin loturik alde batetik, zeinaren arabera dena aldez aurretik finkatua dagoen, baita gure portaera ere, halako moldez non errealitatean ez dugun hautatzeko gaitasunik, eta bestetik kontrako jarrera den indeterminismoarekin, zeinaren arabera bakoitzaren bizitza ez dagoen aurrez finkaturik eta beraz askatasunerako espazioa, erabakimen askea alegia, egongo litzatekeen.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, libre albedrío.

 

207 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.