Entzute aktiboa


KategoriakPsikologia

Entzute aktiboa gurekin komunikatzen den pertsona arretaz entzun, hark igorritako mezuaz gainera, mezu horren atzean dauden asmo, emozio, sentimendu eta egoera pertsonalak ulertzea da, mezua bere osotasunean jaso eta hari erantzun enpatikoa emate aldera. Komunikazio-prozesuan informazioa igortzea bezain garrantzitsua informazioa behar bezala jasotzea, eta ildo horretatik, entzute aktiboa entzuten jakitea dela esan daiteke. Carl Rogers psikologo estatubatuarraren ikuspegian oinarritzen da, eta bereziki osasun-arretan eta larrialdien kudeaketan erabilgarria da, gaixo eta biktimei arreta integrala emateko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, active listening; gaztelaniaz, escucha activa.

177 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.