Zientzia postnormala garrantzi eta arrisku handiko erabaki politiko eta ekonomikoak azkar eta aldi berean modu arrazional eta egokian hartzeko garatu beharreko ikuspegia eta metodologia da. 1990eko hamarkadan abiarazitako…
Filosofian, entelekia (antzinako grezierazko ἐντελέχεια hitzetik, etimologikoki ἐντελής, entelês , «osorik, betea», eta ἔχω, ekhô , «eraman» hitzetatik, literalki «bere helburura heltzen denaren egoera») Aristoteles filosofoak asmatutako kontzeptua da, bere telos edo helmugara heltzen den gauzak aurrera daraman prozesua eta helmuga, gauzen autorrealizazioa nolabait esanda, adierazteko. Zehazkiago, entelekia errealitatearen printzipioa eta ekintzarako bidea litzateke, gauzak potentziatik aktura, gauzatzera alegia, eramaten dituena; Aristotelesen terminologian, materia eta forma lotzen dituen funtzioa, materiatik forma sorrarazten den bizi-energia. Horrela, esan nahi da haziaren entelekia arbola dela, eta hazia arbola bihurtzen duen indarra. Bitalismoan ere erabili den kontzeptua da, izaki bizidunen bizi-indarra adierazteko. Leibniz filosofoa ere baliatu zuen kontzeptua, monadak entelekia ere bazirela adieraziz, bere baitan bere jardun eta helmuga autonomo eta independentea, entelekia alegia, biltzen dutelako.
Adiera arruntean berriz, entelekia gauza ezinezko edo irreala adierazteko erabiltzen den hitza da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, entelechy; gaztelaniaz, entelequia.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.