Zazpigarren artea zinemari ematen zaion metonimiazko izendapena da, arte tradizionalen zerrendatik haratago lehena. Riccioto Canudo zinema kritikoa (1879-1923) izan zen 1911 urtean esamoldea baliatu zuen lehena, Zazpi Arteen…
Entasia (latinezko entasis hitzetik) zutabe bateko fustean lodiera handiagoa duen zatia da, zutabeari harmonia emateko helburuarekin jarria, ordena klasikoetako zutabeetan (doriar, joniar nahiz korintiar zutabeetan, alegia). Hain zuzen ere, fuste guztiz zuzenak konbexo agertu ohi da perspektibaren efektu batez; entasiak efektu optiko hori zuzentzea du helburu. Bereziki doriar ordenako zutabeetan erabilitako baliabidea izan zen, Antzinako Grezian; eta erromatar arkitekturan askoz ere gutxiago erabili ez. Munduko beste arkitekturetan ere agertzen den teknika da, hala nola txinatar eta inka arkitekturan.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.