Enpresen fusio edo bat egiteak enpresa batzuk euren ondareak, oso osorik, bateratzea da. Bi motako fusioak bereizten dira:
- fusio edo bat egite puruak, elkartzen diren enpresek enpresa berri bat sortzen dutenean. Horretarako enpresa horiek deuseztu behar dira, eta haien aktibo eta pasiboak enpresa berriak bereganatzen ditu. Helburua tamaina handiagoak dakartzan abantailak eta bateratzearen sinergiak lortzea da, merkatuan eraginkortasun eta lehiakortasun handiagoa izateko. Fusioa elkartzen diren enpresetako akziodunek erabaki behar dute.
- absortzio edo xurgapen bidezko fusioetan, berriz, enpresa batek beste enpresa batzuk bereganatzen ditu, eta xurgatzen diren enpresak soilik desagertzen dira, eta ez enpresa horien erosle den enpresa nagusia. Absortzioak erosketa bidez garatu ohi dira, desagertzen den enpresaren akziodunei dirua edo enpresa nagusiaren akzioak eskainiz.
Sektore batean diharduten enpresen fusioek ondorio kaltegarriak ekar ditzakete, hala nola enpleguaren murrizketak, sail bikoitzak ekidin asmoz, monopolioak, eta akziodun talde batzuek enpresen kontrola galtzea.
Loturiko artikuluak
Estrategiak (enpresa)Estrategia kontzeptua joko-teoriatik ekarri zen management edo kudeaketa arlora, XX. mendearen erdialdean joko-teoria garatzen ari zenean, estrategia aurkari edo lehiakidearen aurka helburuak lortzeko ekinbide edo aukera posible gisa.…
Txikizkariak eta handizkariakTxikizkariak eta handizkariak produktuak eta zerbitzuak saltzen dituzten eragile desberdinak dira, zehatzago eta marketinaren terminologia baliatuz, banaketa-kanaleko bitartekaritza motak. Txikizkariak produktuak eta zerbitzuak bereziki azken kontsumitzaileei saltzen dizkieten…
SinergiakSistema batean, sinergia bi (edo gehiago) atal edo eragilek sorrarazitako baterako efektu positiboa da, helburu jakin bat betetzen aldera. Maiz "dena atalen batura baino handiagoa da" edo "2+2=5"…