Enpresa filialak edo eskumendeko enpresak beste enpresa nagusi baten kontrolpean dauden enpresak dira, haien jabe izateagatik edo gutxienez haietan kapital sozialean partaidetzaren %50a edo gehiago izateagatik. Enpresa filialaren…

Enpresa lokalak ekoizpena eta merkaturatzea eremu geografiko mugatu batean garatzen dituzten enpresak dira, eskualde edo erregio mailan, baina beti euren egoitzatik hurbil, nazioartekotutako enpresak eta enpresa multinazionalak ez bezala. Enpresa lokalen hazkundea eta garapena mugatua da, baina aldi berean krisi garaietan erresilientzia berezia izan dezaketen enpresak dira, dibertsifikatuta ez dauden arren, lurraldean guztiz txertatuta egoten direlako, bezeria leialarekin eta instituzio publiko nahiz pribatuen elkartasunarekin. Aldi berean, orokorrean bertako gizartearekin konpromiso berezia izaten duten enpresak dira, bereziki enplegua mantendu eta garatzeko orduan.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.