Besteren konturako langileei buruz, lan egonkortasuna edo enplegu egonkorra langileek euren lanpostua mugarik gabe atxiki eta lan kondizioak denboran zehar iraungo dituztelako ziurtasuna da. Berz, enplegu egonkorrak denbora…

Ez nahastu singularrean baino erabiltzen ez den lan-eskaintza terminoarekin.
Enplegu-eskaintza edo lan-eskaintza enpresari edo enplegatzaile batek pertsona jakin bati edo orokorrean interesaturik egon daitezkeen pertsonei lanpostu bat betetzeko egiten duen eskaintza da, lanpostu horretako zereginak, soldata eta bestelako kondizioak zehazten dituena. Enplegu-eskaintza plazaratzen denetik lanpostua bete arte, enpresariak hautaketa-prozesu bat garatzen du, eskaintzari kasu egin eta lanpostu horretan lan egiteko asmoa azaldu duten pertsonen artean egokiena aukeratzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, employment offer, job offer; gaztelaniaz, oferta de trabajo, oferta de empleo.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.