Enkanteak zerbait esleitzeko merkatu-prozedurak dira, non enkantean jarritakoa nori eta zein preziotan erregela jakinen bitartez ezartzen den. Aldaera arruntenean, enkantean jarritako ondasuna eskuratzeko asmoa azaltzen duten erosle potentzialek ordaintzeko prest dauden erosketa-prezioak adierazten dituzte, era gorakorrean, harik eta erosle bakarra geratzen den arte; izan ere, hari esleitzen zaio ondasuna. Hartara, enkantea eskaria eta eskaintza berdintzeko mekanismoa litzateke. Enkanteak bereziki prezio ezezaguna duten ondasunetarako erabiltzen da (adibidez, Picassoren margolanak), aukeran dauden beste merkatu-prozeduretan ez bezala, hala nola tratuan edo negoziazioan (ingelesez, bargaining) eta prezio finkoko salerosketetan (adibidez, supermerkatuetan).
Loturiko artikuluak
Ekonomia positiboa eta ekonomia normatiboaEkonomia positiboa eta ekonomia normatiboa ekonomiari buruzko adierazpen eta proposizioak egitean, eta orokorrean ikerketa ekonomikoa egitean, bereizten den bi ikuspegi dira. Ekonomia positiboaren ikuspegia ekonomiari buruzko proposizio objektibo,…
Ekonomia estatikoa eta ekonomia dinamikoaEkonomia estatikoa denbora kontuan hartzen ez duten eredu ekonomikoen ikuspuntua da. Ekonomia dinamikoak, berriz, aldaketa ekonomikoak nola gertatzen diren aztertzen du, orekara heldu arte. Beste alde batetik, ekonomia…
Ekonomia (definizioa eta kontzeptua)Ekonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…