Energia tradizionalak edo energia-iturri tradizionalak gizakiak antzinatik erabili dituen energia-iturriak dira. Orokorrean, honako hauek direla esan daiteke: sua, haizea eta ura. Sua (konbustio-energia), sukaldatu, berotu edo metalurgiarako, izan…
Energia fosilak edo erregai fosilak lurrazpitik erauzten diren substantzia dira, erregai gisa baliatu eta beraz energia-iturri moduan erabiltzen direnak. Energia fosilak dira ikatza, petrolioa eta gasa, haien aldaera guztietan. Fosil deitzen zaie, duelako milioka urte materia organikoaren deskonpotsizioaz sortutakoak direlako. Energia fosilen erabilerak, finean haiek erretzeak, karbono-isurketa globalaren zati handiena osatzen dute, eta beraz aldaketa klimatiko antropogenikoaren kausa nagusia da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, energias fósiles, combustibles fósiles.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.