Agian, enbargoa zuzenbidean bilatzen ari zara.
Nazioarteko harremanetan, enbargoa, blokeoa edo bahimendua ere deitua, herrialde edo nazioarteko erakunde edo aliantza batek beste herrialde batekin merkataritza harremanak bertan behera uztera behartzen duen zigor ekonomikoa da, herrialde harekin inportazioak edo esportazioak debekatuz, produktu guztiei edo produktu jakinei buruz, armei buruz askotan. Batzuetan, enbargoak hirugarren herrialdeei ere debekatzen die blokeatutako herrialdearekin merkataritza harremanak izateari. Enbargoaren helburua blokeotatuako herrialderi presio ekonomikoa eragitea da, herrialdean indarrean dagoen gobernuaren edo erregimen politikoaren aurka, maiz gatazka armatu batekin edo errepresio politikoarekin loturik.
Loturiko artikuluak
Kanpo merkataritza (nazioarteko merkataritza)Kanpo merkataritza edo nazioarteko markataritza herrialde desberdinetako agente ekonomikoen artean (partikular, enpresa nahiz administrazio publikoen artean) gertatzen diren gai eta produktuen salerosketek (ikus, inportazioak eta esportazioak) nahiz finantza-transakzioek…
Merkataritza-efektuakMerkataritza-efektuak pertsona edo enpresa batek egindako salerosketa batengatik ordaindu behar duela azaldu eta ziurtatu egiten duen balore-tituluak dira, diruzko prestazio baten eskubidea adierazten dituztenak (eta beraz, kreditu-tituluak dira).…
Merkataritza-balantzaEkonomian, herrialde bateko merkataritza-balantza esportazioak ken inportazioak zenbatekoa da. Merkataritza-balantza positiboa denean (esportazioak inportazioak baino handiagoak direnean alegia), merkataritza-superabita dagoela esaten da; negatiboa denean (inportazioak esportazioak baion handiagoak…