Emotibismoa edo emotibismo etikoa teoria metaetikoa da (beraz, etika bera nola ulertu behar dugun ezartzen duena), baieztatzen duena proposizio etikoak ez direla ez faltsuak ez egiazkoak (faktibismoak edo kognitibismoak baieztatzen dutenaren aurka), proposizio haiei emozio baten islada baino ez direlako. Beraz, emotibismoaren arabera lege moralak ez lirateke existituko, zehatzago existitzen badira ere, ez dute esanahirik, eta ez genuke adierazi behar zerbait berez ona edo txarra den. eta gehienez haiei buruz eztabaida egiterakoan, balio-sistema baten baitan egiten dugula sinetsita egin beharko genuke. Emotibismoaren oinarriak Thomas Hobbes (1588-1679) eta David Hume (1711-1776) filosofoengan aurki daiteke, baina Alfred Jules Ayer filosofo positibista (1910-1989) izan da teoria emotibista zabal eta sakonena garatu duena, bera kide izan zen Vienako zirkuluko beste filosofo batzuekin batera.
Loturiko artikuluak
Elkarneurgaiztasuna eta elkarneurgarritasuna (filosofia)Filosofian, elkarneurgaiztasuna bi teoria alderatu eta kontrajartzeko ezintasuna adierazten duen ezaugarria da, teoria horiek kontzeptu ezberdinak erabiltzeagatik; hala gertatzen denean, teoriak elkarneurgaitzak direla esaten da. Aurkako kontzeptua elkarneurgarritasuna…
Vienako ZirkuluaVienako Zirkulua Viena hirian 1920 eta 1930eko hamarkadetan garatutako eskola filosofikoa izan zen, positibismo logikoan (neopositibismo eta enpirismo logikoa ere deitua) oinarritzen zena, filosofia analitikoarenkin ere harreman estuak…
FundazionalismoaFundazionalismo izeneko teoria epistemologikoaren arabera, sinesmen eta ezagutzak baliozkoak izango dira fundazio, axioma edo oinarri sendoetatik, ziur eta zalantzarik gabekoetatik, eratortzen direnean, inferentzia logikoa erabiliz. Fundazionalistak izan ziren Vienako…