Emirerria emir (arabieraz) edo printze (euskaraz) baten buruzagitzapean gobernatzen den herrialde islamikoa da. Herrialde hori guztiz subiranoa eta independentea izan daiteke, baina herrialde handiago bateko probintzia ere izan daiteke, Arabiar Emirerri Batuak herrialdearen kasuan bezala, emirerri batzuek osatzen dutena. Islamaren ikuspuntutik, emirerria kalifa-herria baino maila txikiagoakoa da, kalifa-herrian agintari nagusia Mahoma profetaren ondorengotzat hartzen den kalifa baita agintari politiko-erlijioso nagusia.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, emirato.
Loturiko artikuluak
Politika makroekonomikoakPolitika makroekonomikoa herrialde bateko aldagai makroekonomikoak, hala nola inflazioa, interes-tasa, truke-tasa eta langabezia, zuzenean eraginez -maiz, haietako bat jaitsiarazi edo igoraraziz, beste batean bilatzen den fektua lortzeko- gobernuak…
Politika prefiguratiboaPolitika prefiguratiboa programa politiko bat praktikan aurreratu eta garatu egiten duten praktika politikoen multzoa da. Bereziki, anarkismoan erabilitako kontzeptua da, ziurgabea den iraultza bati itxaron gabe demokrazia zuzena,…
Aretoko politikaAretoko politika edo saloiko politika politikariek eta bestelako eragileek euren artean modu pribatuan izaten duten jarduna da, instituzio politikoetatik kanpo baina haietako erabakiak osatu, adostu eta finkatzeko asmoarekin.…