Ekonomian eta ondasun bati buruz, herrialde batek beste herrialde baten aldean abantaila absolutua duela esaten da, ondasun hori baliabide gutxiagorekin eta beraz kostu txikiagorekin ekoizteko gai denean. Kontzeptua…
Emari absolutua ibai baten ibaibideko puntu batetik batez beste urtean zehar denbora unitate bakoitzeko igarotzen den ur bolumena da (ikus, gainera, emaria), gehienetan segunduko metro kubiko edo litrotan neurtzen dena, urte batzuetan zehar jasotako datutan oinarrituta. Emari erlatiboa edo emari espezifikoa emari absolutua zati ibaiaren arro hidrografikoaren azalera, segunduko eta kilometro karratuko litrotan neurtzen dena. Emari absolutu handiko ibai batek, ur asko daramana alegia, emari erlatibo txikia izan dezake, bere arroa lurralde lehor batean kokatzeagatik.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, caudal absoluto y caudal relativo.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.