Emantzipazioa


KategoriakPolitika

Jatorrian, emantzipazioa mancipium izeneko erromatar erakundetik askatzea da, zeinaren gizon aske batek beste gizon batenganako nagusitasuna eta agintaritza eskuratzen zituen. Hedaduraz, esklabua aske bilakatu eta seme-alabak gurasoen zaintza eta tutoretzatik libratzea ere adierazten du. Egun, emantzipazio terminoak adiera zabalagoa du, eta mendekotasun batetik pertsona, gizatalde edo nazio batek euren buruak askatzeko prozesua da, autoaskapen moduko ekintza. Adiera humanista eta orkor hori Karl Marxek zabaldu zuen bere idazkietan, langileen emantzipazioa aipatu zuenean, euren buruaren jabe bihurtzeko egin beharreko prozesuei buruz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, empowerment, emancipation; gaztelaniaz, emancipación.

Erreferentzia

183 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.