Emanazioa eta emanatismoa


KategoriakFilosofia

Emanazio hitzaren adiera kimikoari buruz jakiteko, ikus emanazioa, Bioscio webgunean

Gnostizismoan eta neoplatonismoan, emanazioa unibertsoa sortzeko modua da, Jainkoaren edo Absolutuaren irradiazio jarraipen gisa, baina aldi berean horren azpiko maila batean, degradazio gisako ondorioa. Emanazioaren printzipioa doktrinatzat hartzen duen joera filosofiko eta teologikoari emanatismo edo emanazionismo deritzo. Aldi berean, kreazionismoan ez bezala, emanatismoan unibertsoa ez da sortzen ezerezetik, ez eta Jainkoaren borondatez, baizik eta ondorio beharrezko gisa. Emanatismoa panteismoaren ohiko printzipioetako bat da, eta horren aldezleen artean Avizena, Joan Duns Eskoto, Eckhart maisua, Giordano Bruno eta Schelling daude.

 

190 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.