Jana, edana eta bakea izatea ase eta zoriontsu izateko printzipioak direla adierazteko. Aldaerak jan eta edan, eta bakea eman
1: Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan
Jon Zeta, horrela deitzen diote, abizenaren lehen letrarekin, mutil gazte bat da. Metro ta larogei neurtzen du, eta argala. Azken urtebetean hazi da gehiena. Lehen nota onak ateratzen zituen mutiko esanekoa zen, baina azken aldian galduta bezala dabil. Gurasoak kezkaturik daude Jon Zetarekin. Bueno, Jontxu deitzen dio amak, eta Txikito aitak. Eta orain egin duen txorakeria batengatik, zigortu egin dute. Ezin da etxetik atera.
Kontua da No future bertako taldearen kontzertura joateko asmoa zuela. Asmo bizia gainera. Ikastetxeko denak joatekoak dira. Eta bereziki, Haizea, gustuko duen neska. Bera baino helduagoa da haizea eta mutila utzi duenez geroztik saiatzen ari da gerturatzen. Judotik ezagutzen du. Azkena esan dio abestien letrak idazten dituela, eta ez da gezurra, ze eskola orduetan horretan ibiltzen da, aspertuta klaseekin. Eta Haizea liluraturik geratu da hori entzunda, letra onak oso gogoko dituelako. Jon Zetak dio No future taldeari bidali dizkiola letra batzuk, eta erantzungo diotela kontzertuan bertan.
Baina ezin da joan kontzertura. Burutik leihotik etxeko ondoko zuhaitzaren adarrari heldu eta horitk salto egitea pentsatzen duen arte. Esan eta egin, gurasoak engainatzeko musika altu entzunda. Yonathan laguna abixatu du eta behean du zai. Gero nola igoko den galdetzen dio. Eta arrazoi du. Baina gero gerokoak.
2: Highway to hell
Jon Zeta azkar abiatzen da kontzertua izango den Underground diskotekara. Bere atzetik Yonathan. Yonathanek ez du taldea gogoko eta Jon Zeta laguntzeagatik baino ez da joango. Yonathan Yerena, Y eta Z. Horregatik, zerrendan ondoan izateagatik, egin ziren hasieratik lagunak. Lagun ona, beti egia esaten dizuna, batzuetan egia hori deserosoa izan arren, entzun nahi ez duzuna esaten dizun arren. Adibidez, Haizea ez dela berarekin ibiliko. Jon Zetak bazekien hori agian, baina bere aukerak jokatu behar zituen. Sudadera beltza erosi zuen, Haizearena bezalakoa, berarengana hurbiltzeko. Horregatik zigortu zuten gurasoek. Baino orain bestelako dilema du buruan: Haizeari egia aitortuk odio, abestiak idaztearena bere aurrean atsegina izateko baino ez ziola esan, edota No futurekoek bere letrekin interesa dutela esaten jarraitu, gezurretan alegia?
Bidean doazela, beste arazo bat. Non dago Underground? Yonathanek ez daki eta Jon Zetak ere ez zehazki, ez da inoiz joan, gurasoek ohartarazita hara ez joateko, toki arriskutsua delako. Kontzertura joateko itxura duen tximaluze baten atzetik doaz, eta haren itzalari jarraiki, Jon Zeta korrika abiatzen da, diskotekako harmailak igotzen ditu baina irrist egin eta sekulako kolpea hartzen du.
3: Orekak ez du balio lurrean zaudenean
Konortea galtzen du Jon Zetak. Esnatzen denean, zangoa eta gorputz osoa ere minberatuta ditu. Neska gazte batek ondo dagoen galdetzen dio. Nor ote da? Jon Zetak uste du diskotekako langilea dela. Undergounden ote dago. Neskak ez dio erantzun argirik ematen. Bera baino pixka bat zaharragoa da. Intuizioak esaten dio arriskuan dagoela.Ezin du korrika egin. Mugikorreko pantaila hautsita dauka. Kakazaharra, dio. Neska berarekin interesatzen da, zer gertatzen zaion, nola dagoen. Azal beltzeko neska da, begi berdeka dituena, eta God Save the Queen kamiseta punkia daramana. Jon Zetak altxatzen laguntzeko eskatzen dio. Eta neskak hala egiten du, poliki baino, guztiz minberauta dagoelako Jon Zeta. Galderak pilatzen doaz bere barnean, nor ote da neska. Halako batean, neskak esaten dio agudo mugitzeko, ateko zaintzailea datorrelako, beldurrez. Eta bere atzetik doa, herrenka.
4: Ni naiz naizena
Neskaren pauso azkarraren atzetik doa, nabe industrial baten antzeko eraikin batera iritsi arte. Neskak aurrera jarraitzeko esaten dio ordea, Jon zetak ezezkoa ematen dion arte. Neskak animatu egiten du, gutxi falta dela. Jon Zetak izena galdetzen dio, baina neskak ihes egiten dio: ni naizena naiz. Azkenean ordea, Kore izena duela esaten dio. Neska misteriotsua da, xarmangarria, ederra, ... Altzairuzko ate batera heltzen dira, musika entzuten da barrutik. Jon Zetak galdetzen dio ea hura Underground den. Isilik, neska. Orduan? Jon Zetaren sudaderara eramaten du hatza: No future. Atea zabaldu, eta musika, jende alternatiboa, barra, ... Ilehori batek mukizu hori nor den galdetzen dio Koreri, Jon Zetarengana seinalatuz. Eta jakin duela bi lagun sartzea lortu dutela, baino hirugarren bat ateko zaintzaileak harrapatu duela. Yonathan ote?
5: Ellos dicen mierda
Yonathanek lortu du, bai, Underground diskotekara sartzea. Eta izugarria iruditzen zaio, handia eta ederra. Baino Zetaren bila etorri da, ta ez du inon aurkitzen. Kalean korrika hasi zenean galdu zuen bere pista, gertutik jarraitu bazion ere. Igor, beste ikastetxe bateko guaperas bat, inguratzen zaio, eta ea senargaia galdu duen esaten dio txantxetan, Yonathan homosexuala delako. Yonathanek ez dio kasu handirik egiten, tontoa da eta. Horrelako tipoen gainetik sentitzen da. igorren atzetik agertzen Kikek ere Yonathan bakan uzteko esaten dio. Kike Haizearen mutil ohia da, eta Haizearen bila dabil, dirudienez. Burlati doa Igor Kikerekin. Yonathanek madarikatu egiten ditu, baino non dago Zeta?
6: Ez zara izango niretzat
Izotz poltsa hankan jarria eta Korek eskainitako edariari zurrupadak eginez, Zetak Yonathani zer gertatu ote zaion imajinatzen ari da. Eta kezkatuta dago. Begiak altxatu, eta Korek neska ilehoriarekin (Yanbe omen du izena) ari da hizketan, berari buruz antza. Zetak deitu egiten dio Koreri baino alperrik. Barran lan egiten duen mutilari erreparatzen dio Zetak. Mutila berarekin hasten da hizketan: Jacko du izena, Zeta baino 4-5 urte gazteagoa da (zer egiten du hor lanean?) eta kontatzen dio MC-k ere, diskotekako Master of Ceremony delakoak, gogoko duela Kore. MCri buruz kontu misteriotsuak esaten ditu. Koreren mutila omen da MC hori, eta txano batekin ibiltzen da beti. Bost axola, Zetari. Nahi du handik atera. Baino Jackok jarraitzen du bere kalaka ulertezinarekin, adibidez ateko zaintzailea etorri behar dela bere bila eta abar. Zeta aspertu, izotza utzi eta badoala dio ozenki. Korek ohartarazten dio lehengo bidetik ezin dela itzuli, oso arriskutsua dela, eta berak lagunduko diola. Toki misteriotsu eta arraroa benetan. Yanbe eta Jackori entzungor eginez, biak ateratzen dira. Buruko mina du Zetak, hanka minberatuta du oraindik baino Koreren laguntzarekin aurrera doa. Atzetik ordea, hots ezezagun eta misteriotsua aditu eta figura luze bat ikusi, txano bat eranzten duena. MC ote da, gorrotoz begiratzen duela?
7: Bi doberman beltz
LANEAN
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.