Posta elektronikoa (email)


KategoriakInformatika

Posta elektronikoa, email ere deitua,  testuz, irudiz eta fitxategiz osaturiko mezuak komunikazio elektronikoaren bitartez, telematikoki alegia, bidali eta jasotzeko zerbitzua da. Zerbitzu horretan erabiltzaile bakoitza zerbitzari batera konektatu eta bere buzoira (mezuak biltzen dituen karpeta moduko bat) sartzen da ordenagailu batetik, horretarako beharrezko identifikazioa (posta-izena) eta pasahitza egiaztatuta, eta handik jasotako mezuak irakurri eta bidali nahi dituen osatu eta idatzi eta azkenean bidali egiten ditu. Posta elektronikoaren zerbitzuak bestelako baliabideak ere eskaintzen ditu, hala nola jasotako, bidali beharreko eta bidalitako mezuak karpeta berezietan gordetzea, mezuak beste erabiltzaile bati berbidaltzea, mezu bati zuzenean erantzutea eta mezuak ezabatzea. Zerbitzua webposta bitartez, Internet erabiliz nabigatzaile baten bitartez nahiz aplikazio lokal  baten bidez (ordenagailukoa bertakoa edo bezero-programa deitzen dena) erabil daiteke. Posta elektronikoaren zerbitzua doakoa, enpresa teknologiko handiek eskainia, nahiz propioa edo ordainduzkoa izan daiteke.

Posta elektronikoa Internet-ek eskaini zituen lehen zerbitzuetako bat izan zen, hain zuzen ere, posta elektronikoa bera Internet asmatu eta garatzearen oinarrian dago. 1990ko hamarkadako hastapen haietatik, posta elektronikoak bilakaera itzela izan du, eta arlo akademikotik eta gobernutik populazio osora zabaldu den zerbitzua izan da, horrenbesteraino non gaur egun edonork du posta elektronikoko buzoi edo beste era batera esanda "kontu" bat. Areago, posta elektronikoa ezinebesteko tresna da Interneteko jarduna garatu eta balidatzeko; adibidez edozein zerbitzu-eskaera, posta elektronikora bidalitako mezu bati erantzunez balidatu behar izaten da. Aldi berean, posta elektronikoaren inguruan kultura oso bat garatu da: spam edo zabor-posta adibidez, publizitatea egiteko bidalitako mezu masiboak dira, adibidez, eta phising erabiltzailea engainatzea helburu duten mezuak, hark pasahitza pertsonalak eta bestelako informazio konfidenziala bidal ditzan, iruzurra egiteko asmoarekin.

346 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.