Hidrologian, ibai-erregimena ibai batek urtean zehar erakusten dituen emari edo ur fluxuaren aldaketak dira, horren maximoak eta minimoak (ikus, agorraldia), gutxi gorabehera erregularrak urte batetik bestera. Orokorrago, erregimen…

Elur-erregimena duen ibai baten emariaren bilakaera urtean zehar: maximoa udaberri bukaeran edo udaren hasieran izaten da, elurrak urtzearekin batera. Kredituak: Ludovic Péron - Wikimedia Commons.
Elur-erregimena ibai-erregimen mota bat da, ibaiaren emari maximoa desizoztean markatzen duena, udaberriaren bukaeran eta udararen hasieran, eta minimoa, agorraldia alegia, negu betean, elurte eta izozteen ondorioz ibaiak urez elikatzen ez direlako. Iberiar Penintsulan, elur-erregimena goi-mendietako ibai-erregimen tipikoa da, bereziki Pirinioetan.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, régimen nival.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.