Zenbaki indizeak aldagai multzo bat (gehienetan prezioak eta kontsumitu eta ekoitzitako kopuruak) baterako bilakaera kuantitatibo portzentuala (prezio eta kopuru horiek aldi batetik bestera zenbat igotzen diren) zehazteko erabiltzen…
GizapediaEkonomian, elkartruke-terminoak herrialde bateko esportazioen prezioek inportazioen prezioekin duten erlazioa da, herrialde bateko lehiakortasuna neurtzeko erabiltzen dena. Esportatutako produktuen prezio-indizea inportatutako produktuen prezio-indizearekin zatituz kalkulatzen da. Zatiketa hori jaisten badoa urtetan zehar, esportatutako produktuak gero eta merkeagoak, edota inportatutako produktuak gero eta garestiagoak direla (edo biak batera) esan nahi du, eta ondorioz herrialdea lehiakortasuna galtzen ari dela.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, terms of trade; gaztelaniaz, términos de intercambio.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.