Elkarte Politikoen Legea


KategoriakHistoria

Elkarte Politikoen Legea (gazteleraz, Ley de Asociaciones Políticas izenarekin ezaguna, edo izen osoarekin, Ley sobre el Derecho de Asociación Política) 1976ko ekainean, Francisco Franco hil eta gutxira, Espainiako Gorteek (artean, gorte frankistak zirenak), alderdi politikoak legeztatzea ekarri zuen legea izan zen, azkenean Espainiako Trantsizioari bidea ireki eta Bigarren Errepublikaz geroztik lehen aldiz hauteskunde demokratikoak egin ahal  izatea ekarriko zuena. 1973tik Francoren erregimenak gobernuko presidente jarritako Carlos Arias Navarroren gobernupean egin zen, baina Manuel Fraga eta Adolfo Suárez-en ekimenez garatu zen. Legea onartu eta egun gutxira Arias Navarrok dimititu egin zuen eta horrekin batera orduko frankismoaren figura nabarmenena jokoz kanpo gelditu zen. Legea indarrean sartu ondsoren, Elkarte Politikoen Erregistro bat osatu zen, non alderdi politiko batzuek izena eman ahal izan zuten, nazionalismo periferikoko alderdi abertzaleen eta ezkerreko alderdien presentzia gabe. 1976ko amaieran, frankismoaren erregimena bukatutzat eman zuen Erreforma Politikorako Legea onartuta, alderdi politikoak erregistratu eta hauteskundeetan parte ahal izateko baldintzak malgutu ziren. Aipatu behar da elkarte politiko izena erabili zela alderdi politiko izena saihesteko, frankismoan alderdi politikoak, zentzu hertsian, debekatuta baitziren, Falange Española ezik.

265 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.