Zergapekoa edo zergaduna zergaren zama jasaten duen pertsona da. Zerga batzuetan zergadunaren ordezkoaren figura ezartzen da, zerga ordaintzearen obligazioa duen subjektu pasiboa alegia, zergadunaren ordez zerga obligazioa burutu…
Kristau elizan, Elizaren Gurasoak edo Elizaren Aitak I-VIII mende bitartean bizi izan ziren kristau teologo talde bat izan zen, kristau fedearen, tradizioaren eta liturgiaren oinarriak finkatu zituztenak. Haien lan teologikoak patristika izenez ezagutzen dira. Apostoluen lanaren jarraitzailetzat hartzen dira kristau erlijioan. Horien artean bi talde bereizten dira: Aita Apostolikoak, apostoluen garaitik gertukoak, I. eta II. mendeetan, eta Aita Apologistak, ondorengoak. Beste alde batetik Aita Latindarrak bereizten dira, Mendebaldeko Elizaren ordezkari nagusiak, hain zuzen Ambrosio Milangoa, Jeronimo Estridongoa, Agustin Hiponaskos eta Gregorio Magno;eta Aita Grekoak, Ekialdeko Elizakoak, hain zuzen Atanasio Alexandriakoa, Basilio Handia, Gregorio Nazianzokoa, eta Joan Krisostomo. Haiei beste batzuk gehitzen joan zitzaizkien VIII. mendera arte.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, Church Fathers; gaztelaniaz, Padres de la Iglesia.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.