Elikagai-segurtasuna (elikadura-segurtasuna)


KategoriakEkonomia

Elikagai-segurtasuna edo elikadura-segurtasuna herrialde edo eskualde bateko pertsona guzti-guztiek jaki nahiko, osasuntsu eta elikagarriak eskuratzeko beharra, eskubidea eta ahalmena da. Eskuragarritasun zentzu osoan eta zabalean ulertu behar da: fisikoa, alde batetik, hots elikagaiak eskura izan behar dira saltokietan edo beste erakunde baten bitartez; ekonomikoa, hots pertsona eta familia guztiek baliabide ekonomiko; soziala, hots eskuragarritasuna pertsona eta familia guztiengana zabaldu behar da, eta egonkorra da. Elikagai-segurtasuna kolokan jartzen dituzten arriskuak anizt dira, hala nola hondamendiak, desberdintasun ekonomikoak, klase sozialen artean nahiz herrialde batetik bestera, gatazkak, ura, lurra  eta nekazaritzarako funtsezkoak diren beste baliabideen eskasia, elikagaien prezioen gorakada, eta populazioaren gehiegizko hazkundea. Elikagai-segurtasuna kolokan dagoenean, desnutrizioa, goseteak eta gatazka sozialak sortzen dira.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, food security; gaztelaniaz, seguridad alimentaria.

207 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.