Elikagai-segurtasuna edo elikadura-segurtasuna herrialde edo eskualde bateko pertsona guzti-guztiek jaki nahiko, osasuntsu eta elikagarriak eskuratzeko beharra, eskubidea eta ahalmena da. Eskuragarritasun zentzu osoan eta zabalean ulertu behar da: fisikoa, alde batetik, hots elikagaiak eskura izan behar dira saltokietan edo beste erakunde baten bitartez; ekonomikoa, hots pertsona eta familia guztiek baliabide ekonomiko; soziala, hots eskuragarritasuna pertsona eta familia guztiengana zabaldu behar da, eta egonkorra da. Elikagai-segurtasuna kolokan jartzen dituzten arriskuak anizt dira, hala nola hondamendiak, desberdintasun ekonomikoak, klase sozialen artean nahiz herrialde batetik bestera, gatazkak, ura, lurra eta nekazaritzarako funtsezkoak diren beste baliabideen eskasia, elikagaien prezioen gorakada, eta populazioaren gehiegizko hazkundea. Elikagai-segurtasuna kolokan dagoenean, desnutrizioa, goseteak eta gatazka sozialak sortzen dira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, food security; gaztelaniaz, seguridad alimentaria.
Loturiko artikuluak
Arriskua (segurtasuna)Agian, arriskua erabaki-teorian bilatzen ari zinen. Segurtasunaren ikuspuntutik, arriskua pertsona, gauza edo instalakuntzetan kalteak eragin ditzakeen gertaera baten posibilitatea da. Arriskua bi eratara saihets daiteke, neurri batean: prebentzioaren…
PrebentzioaOrokorrean, prebentzioa aurrez hartzen diren erabaki eta burutzen diren ekintzen multzoa da, ezbehar, istripu edo orokorrean arriskuak saiheste aldera. Prebentzioa osasunarekin egon daiteke loturik, gaixotasunak saiheste aldera eta…
Arriskua (segurtasuna)Agian, arriskua erabaki-teorian bilatzen ari zinen. Segurtasunaren ikuspuntutik, arriskua pertsona, gauza edo instalakuntzetan kalteak eragin ditzakeen gertaera baten posibilitatea da. Arriskua bi eratara saihets daiteke, neurri batean: prebentzioaren…